Hain zuzen ere, hainbat bide jarri dituzte kolaboratu gura dutenendako: batetik, Arrasateko Hiper Eroskin egongo da jostailu berriak emateko aukera, abenduaren 5ean, 7an, 9an, 14an, 15ean eta 16an. Horrez gain, ekarpen ekonomikoa ere egin daiteke, 5, 10 edo 20 euroko jostailu-txekea emanez. Honako kontu korronte zenbaki honetan dago horretarako aukera: ES22 3035 0001 51 0010018156.