Gura duenak bi eratara egin dezake ekarpena. "Supermerkatuetan erositako oinarrizko elikagai iragankorrak poltsa berezietan emanez –kontserbak, lekaleak, arroza, pasta, olioa, esnea, umeentzako pixoihalak…–; edota diru-txartelen bidez, ordain-tokietan jakinaraziz", argitu du Jose Antonio Agirrebeñak, Bergarako Elikagaien Bankuko arduradunak. Eroski, Dia, Lidl, BM eta Super Amara dira ekimenarekin bat egin duten supermerkatuak.