Muturreko fenomeno meteorologikoei buruzko oharra:
Abenduak 1, egubakoitza
- Alerta Laranja elurragatik barnealdean 00etatik 24etara. Elur maila 500-700 metrora egongo da goizaldean eta 300-400 metro inguruan gainerako orduetan; ekaitz-guneetan eta ekialdean noizbehinka elur-kota beherago jaitsi daiteke. Zaparrada txiki-ertainak botako ditu; Kantauri isurialdean prezipitazioa iraunkorra eta oso ugaria izango da. Trumoi-ekaitzak izango dira eta txingorra botako du, bereziki kantauri isurialdean.
Aurreikusitako lodierak: 20-50 zentimetro 1000 metrora, 5-20 zm 600 metrora, 0-2 zm 200 metrora.
- Abisu Horia prezipitazio iraunkorragatik Bizkaian eta Gipuzkoan 00etatik 24etara ordu lokala. Kantauri isurialdeko zenbait lekutan 60 l/m2 baino gehiago pila daiteke. Zaparrada txiki-ertainak botako ditu; prezipitazioa iraunkorra eta oso ugaria izango da. Trumoi-ekaitzak izango dira eta txingorra botako du.
Abenduak 2, zapatua
- Alerta Laranja elurragatik barnealdean 00etatik 12etara. Elur maila 300-400 metro
inguruan egongo da; ekaitz-guneetan eta ekialdean noizbehinka elur-kota beherago jaitsi daiteke. Zaparrada txiki-ertainak botako ditu, sarriago eta ugariago Kantauri isurialdean. Goizaldean trumoi-ekaitzak izan daitezke eta txingorra bota dezake, bereziki Kantauri isurialdean.
Aurreikusitako lodierak: 10-20 zentimetro 1000 metrora, 5-15 zm 600 metrora, 0 zentimetro 200 metrora.
- Abisu Horia elurragatik barnealdean 12etatik 24etara. Elur maila 400-500 metro inguruan egongo da. Atertzera egingo du ekialdetik mendebaldera. Aurreikusitako lodierak: 0-2 zentimetro 1000 metrora, 0-2 zentimetro 600 metrora, 0 zentimetro 200 metrora.