Arrasateko Trikitixa eskolako kide batzuen lanak agertuko dira, beste abesti batzuekin batera. Irati Gutierrez arrasatearraren bi kantu eta Bergarako Olatz Alberdiren kantu bat izango ditu hamar abestiko diskoak.
Abenduaren 9an, 17:30ean, 52. Durangoko azokan zuzenean aurkeztuko da Haziak diskoa.