Lurraldeko larrialdien ikuspegi integral eta funtzional berriak aukera eman du estaldura eremuen antolaketa sistema sinplikatzeko. Lurralde osoan eredu bakar bat ezarriko dute, bi jarduera eremu bereizturekin; ekialdea eta mendebaldea.
Mendebaldeko gunea
Bergaran parke berri bat egingo dute, eta horrekin batera Elgoibarko, Ordiziako eta Azpeitiko suhiltzaile etxeek osatuko dute mendebaldeko eremua. Horrek esan gura du Oñatiko parkea desagertu egingo dela.
Garberako eta Bergarako suhiltzaile etxeak modu estrategikoan kokatuta egongo dira lurralde barruan, errepide lotuneen ondoan eta simetrikoki banatuta.
Sei minutuko tartea
Lasa diputatuak azaldu du abian jarri duten estrategiak baieztatzen duela "giza baliabide gehiago" behar direla, eta "suhiltzaile parke gutxiago", errepide sare "hobea" dagoelako, besteak beste. Horren harira nabarmendu du 80ko hamarkadan, "deia jasotzen zenetik istripu lekura iritsi arte 20 minutu" behar izaten zituztela suhiltzaileek; eta, egun, bataz beste "6 minutu" behar dituztela.