Abisu horia elurragatik biharko eta etzirako

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko aza. 28a, 13:22

Barnealdean elurra 1.000 metrotik behera espero delako eman du Euskalmetek abisu horia biharko eta etzirako. Eguaztenean, egunak aurrera egin ahala, elur maila 1.000-1.100 metrotik 600-800 metro ingurura jaistea espero da. Eguenean berriz, elur maila 500-700 metro inguruan egongo da goizaldean eta osteko orduetan 700-800 metrora igoko da.

Muturreko fenomenoen iragarpena egin du Euskalmetek. Maila horia zehazten denean, orokorrean biztanleentzat ez dago arazo meteorologikorik, baina bai aktibitate zehatz batzuentzat. Ondorengoa zehaztu du Euskalmetek datozen bi egunetarako:

Asteazkena, hilak 29:
Abisu horia elurragatik barnealdean 09etatik 24etara ordu lokala. Elur maila 1.000-1.100 metro inguruan egongo da; egunak aurrera egin ahala jaitsi egingo da eta egunaren bigarren partean 600-800 metro inguruan egongo da; ekaitz-guneetan eta ekialdean noizbehinka baliteke 500 metrora jaistea. Zaparrada txiki-ertainak botako ditu, bereziki Kantauri isurialdean.

Trumoi-ekaitzak izan eta txingorra bota dezake. Aurreikusitako lodierak: 5-10 zentimetro 1.000 metroko altueran, 0-2 zentimetro 600 metrora, 0 zentimetro 200 metrora.

Tenperatura hotzenak gutxi edo nahikoa igoko dira. Tenperatura beroenak nahikoa jaitsiko dira. Arrasaten gutxieneko tenperatura 4 gradukoa izatea espero da eta gehienezkoa 8.

Osteguna, hilak 30:
Abisu horia elurragatik barnealdean 00etatik 24etara ordu lokala. Elur maila 500-700 metro inguruan egongo da goizaldean eta 700-800 metro inguruan gainerako orduetan. Zaparrada txikiak botako ditu, Kantauri isurialdeko zenbait lekutan eta noizbehinka ertainak, sarriago eta ugariago egunaren bigarren partean. Aurreikusitako lodierak: 5-20 zentimetro 1000 metrora, 0-1 zentimetro 600 metrora, 0 zentimetro 200 metrora.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak