Debagoieneko Mankomunitateko Turismo Sailak eta Deba Garaia Landa Garapen Elkarteak antolatu dute ekimena eskualdeko jatetxeekin eta ekoizleekin elkarlanean. Urtean zehar hainbat jarduera garatzen dituzte, besteak beste, Debagoieneko Jardunaldi Gastronomikoak (abenduaren 10a arte martxan dago 27.a), Artzaintza eguna eta Erle Eguna. Oraingoan pintxoak eskainiko dituzte.
Hona hemen ekimenean parte hartuko dutenak:
Ondorengoek parte hartzen dute ekimen honetan:
- Eroski taberna. Arrasate
- Ezkiña. Arrasate
- Galburu. Arrasate
- 1990 Gastroteka. Arrasate
- Goizalde. Arrasate
- Maialde. Elgeta
- Taberna Berri. Aretxabaleta
- Urrestilla. Eskoriatza
- Sirimiri. Bergara