Banden Lehiak euskarazko rock musika era berritzailean sustatzea du helburu. Egitasmoak euskara, musika eta teknologia biltzen ditu. Azaroaren 24an, Bilborocken ospatutako ekitaldian lau talde finalistak aritu ziren lehian oholtza gainean. Akabu, galdakaoztarrak; Beratik heldutako Azken Trenataldea; Aneguria Bilbotik; eta Raust! Basauritik.
Oihan Vega esatariak aurkeztutako ekitaldia izan zen eta lau musika banda finalisten kontzertuez gain, Itziarren Semeak taldea ere egon zen oholtza gainean.
Bozketa
Publikoaren botoek erabakiaren %40a suposatzen zuen; epaimahaiaren erabakiak beste %60a. . Aurtengo epaimahaia kide hauek osatu dute: Baga Biga musika ideiak diskoetxeko Ritxi Aizpurua; Last Toureko Aritz Gonzalez; Xabi Hoo Enkore taldeko abeslaria eta Maia Muruaga kazetaria eta irrati esataria.
Publikoaren botoei esker Raust! taldeak lortu zituen birtxio kopuru gehien. Epaimahaiak, bestalde, aho batez erabaki zuen Aneguriak lehen postuan egon behar zuela.
Talde irabazleak 2018ko Bilbao BBKLive eta Bartzelonako Euskal Herria Sona jaialdietan joko du; eta Baga Biga musika ideiak diskoetxearekin disko bat ekoiztuko du.