Zapore gaziko berdinketa Leintz Arizmendirendako

Xabier Urtzelai 2017ko aza. 26a, 20:20

Leintz Arizmendiko neskek 2-2 egin dute Elorrioren kontra. Eguneko albiste ona izan da azken asteotako dinamika negatiboa eten dutela, baina 82. minutuan 2-0 aurretik joanda, azken hamar minutuetan ihes egin die garaipenak.

Irabazteko moduko partidua jokatu dute Leintz Arizmendiko ordezkariek gaur Mojategin. Lehenengo taldean debagoiendarrak ez dira bizkaitarrak baino gehiago izan, baina korner bat ondo aprobetxatuta aurreratu dira markagailuan (1-0, Rakel Modino). Bigarren zatian Elorriok gehiago arriskatu du, eta ibarrekoek gurago izan dute ondo defendatu, eta markagailuan zuten errenta mantendu. Gainera, 2-0ekoa egiteko gauza ere izan dira, Olatz Legardak urrunetik egindako jaurtiketa bati esker.

Bazirudien garaipena etxean geratuko zela, baina azken hamar minutuetan ordura arte egindako lan guztia pikutara joan da. Hasteko, Elorriok penalti bati esker txikitu du aldea, eta 90. minutuan area barruko jokaldi nahasi batean lortu dute 2-2koa: "Positiboak izanda esango dugu azken asteotako bolada txarra eten dugula, baina puntuarekin ez gara pozik geratu, garaipena eskura izan dugulako", adierazi du Andoni Ezkurrak. "Sikiera, sailkapenean kontrario zuzenak direnek ere ez dute asteburu ona izan, horrenbestez, joan den astean moduan gaude, baina jardunaldi bat gutxiagorekin. Hori bai, hiru puntuak ederrak izango ziren, baina halakoxea da futbola, amaierara arte jokatu behar dira partiduak".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak