Lider jarraitzen duen Bergara makurrarazi du Mondrak (0-1)

Xabier Urtzelai 2017ko aza. 25a, 20:38

Garaipena eskuratzeko merituak egin eta gero, eta gol aukera politak alferrik galduta, bazirudien zuri-moreek barkatu egingo zutela Bergararen aurrean. Baina ez, baloi geldiko jokaldi batean, luzapenean, Markel Gonzalezek egindako golari esker irabazi du Mondrak Agorrosinen jokatutako derbia.

Gaurko partidua galduta ere, mahoneroek lider jarraitzen dute, bigarren postuan zegoen Ordiziarekiko bost puntuko aldea zeukatelako Mikel Juaristiren mutilek. Eta hain zuzen, Ordiziaren kontra jokatuko dute bergararrek datorren astean [0-8 irabazi dute gaur Touringen zelaian]: "Partidu politak datoz orain. Ordizia, ondoren Aretxabaleta izango da kontrarioa... Gaur galdu egin dugu, Mondra gu baino gehiago izan da, baina orain arte oso indartsu ibili gara eta hau gainditu beharreko koska bat da", adierazi du partidu amaieran Josu Diazek. 

Mondrako Andoni Uribesalgok, berriz, taldeak erakutsitako itxura ona azpimarratu du GOIENAko kamera aurrean: "Joan den astean barkatu egin genuen, eta minutuak aurrera egin ahala bazirudien gaur ere beste horrenbeste gertatuko zela. Zorionez, azken jokaldi horretan gola egin dugu, eta Bergara moduko kontrario gogor bat menderatu ahal izan dugu, orain arte gauzak oso ondo egin dituzte-eta. Uste dut merezitako garaipena izan dela".

Harmailatik saioan, astelehenean (21:30) partiduaren gaineko laburpen osoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak