Jostailu berriak eman edo ekonomikoki lagundu daiteke kanpaina honetan.
Jostailu txekeak
Ekonomikoki laguntzeko jostailu txekeak eros daitezke: 5 euroko, 10 euroko 20 euroko edo 50 euroko baliodun txekeak daude.
Transferentzia bitartez lagundu
Horrez gain, Gurutze Gorriaren Laboral kutxako kontu korronte zenbakian ere sar daiteke dirua –3035 0001 51 0010018156–. Jostailu berria kontzeptua idatzi behar da horretarako. Modu horretan, falta zaizkien jostailuak erosiko dituzte kanpainaren bultzatzaileek.