'Barru' dokumentalak Oñatiko pilota zaleen txaloak jaso ditu

Xabier Urtzelai 2017ko aza. 25a, 15:05

Ospakizun eguna du gaur Aloña Mendiko pilota sailak. 50. urteurrenean murgilduta daude, eta gaurkoa egun garrantzitsua izan da eurendako, Kepa Aranburuk egindako 'Barru' izeneko dokumentala erakutsi dute-eta zaleen aurrean. Santa Ana aretoa txiki geratu da, eta emanaldiaren amaieran txalo zaparra jaso du lanak. Bazkari batekin borobilduko dute eguna.

Ordubete pasatxo du kepa Aranburuk egindako 'Barru' lanak, eta urtebeteko lana dago atzean. Pilotari gazteak, ez horren gazteak, 50 urte hauen errepasoa eta besteak beste, gaur egungo herriko pilotaren egoeraren gaineko diagnosia batu dute lanean. Kepa Aranburuk berak, eta Josu Osa Aloña Mendiko ordezkariak onartu dute bazutela luzeegia geratuko ote zen beldurra, baina emanaldiaren amaieran Santa Anan batutako ikusleek eskainitako txalo zaparradak erakutsi du ezetz, jendea gustora egon dela 'Barru' ikusten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak