“Orain presoak" izango da abenduan 9an Parisen egingo duten manifestazioko leloa. Bakearen Artisauen berbetan, "helburua Parisen frantziar estatuari eskaera garbi bat plazaratzea da: euskal presoei aplikatzen zaizkien salbuespenezko neurri onartezinak kenduak izan daitezen: presoen hurbilketa, gaixo diren presoen askatzea, baldintzapeko edo behin behineko askatasun neurriak ukan ditzaketen pertsonen libratzea, berdin kondena bukatzear duten presoak. Berehalako neurri horiek presoen gaiaren konponketa integralaren lehen urratsa izango da". Eta, eskaera horiek egin zituzten, hain zuzen, egubakoitz iluntzean Aretxabaletan batutako herritarrek.
Horrekin batera, Gari Gartzia preso aretxabaletarrak Picassentetik bidalitako gutuna ere irakurri zuen Iñigo Iñurrategik; kartzelan bizi duten egoeraren berri ematen du Gartziak gutunean, eta, Ibon Iparragirre eta gaixotasun larri eta sendaezina duten presoen aldeko aldarrikapena egiten du.