Madrilgo Reina Sofia Arte Zentroan banatu dira osasun arloko bikaintasuna aitortzen duten TOP 20 sariak. Aurtengoa 18. edizioa izan da. Edizio honetan, hamabost autonomia erkidegotako 146 zentrok hartu dute parte. Horietatik 107 ospitale publikoak dira eta 39 ospitale pribatuak.
Debagoieneko ESI, sarituen artean
Bost sari jaso dituzte aurten Osakidetzako zentroek. Zehazki, Osakidetzako ospitaleak TOP 20 aitorpenaren irabazleak izan dira ospitaleko kudeaketa globalean eta saritutako eremu klinikoetan 2010. eta 2015. urteen artean aurrerapauso handienak egin dituztenak izan direlako. Donostia Unibertsitate Ospitaleak, bestetik, ospitaleko kudeaketa globalagatik eta bihotzeko eta arnasketako zerbitzuengatik jaso du saria. Zumarragako Ospitaleak ere kudeaketa globalagatik jaso du saria eta Debagoiena Erakunde Sanitario Integratuak, duen arnasketa zerbitzuagatik.
Oñatiko Osasun Zentroari aitortza
Oñatiko Osasun Zentroak ere lortu du aitorpena Lehen mailako arretako ekipoen praktika onak. Populazio ebaluazioa delako azterlanagatik. Lehen aldiz egin da populazio-ebaluazio pilotu baten egitasmo bat, estatu mailako populazio bat aztergai izanik, osasun zerbitzuetako emaitzen erabilera kontuan hartuta, arreta ospitalarioaren zein lehen mailako arretaren kostuak integratuz.