Euskal telebistak Pausoka ekoiztetxearekin elkarlanean sortu zuen eta urte askotan parrilan izan zen Goenkale telesailean egin zuten elkarrekin lan Olatz Beobidek (Donostia, 1964) eta Itziar Ituñok (Basauri, 1974). Zuzendari lanetan jardun zuen Beobidek, eta kamaren aurrean Ituñok, Nekane Beitia Ertzain-buruaren paperean sartuta.
Harrezkero, asko izan dira batak zein besteak egin izan dituzten lanak: pantaila handian zein txikian eta baita antzerkigintzan ere. Gaur egun, Antena 3 telebista kateak eskaintzen duen Casa de papel telesaileko protagonistetako bat da Ituño; Beobide, berriz, antzerkian buru-belarri ari da Amaia Lizarralderekin batera Nomofobikak lana aurkezten.
Kazetari-elkarrizketatzaile rolean sartuta euren bizipenen pasarte batzuen kontakizuna egingo dute gaur, eguena, 21:30ean Goiena telebistan.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak