Harrezkero, asko izan dira batak zein besteak egin izan dituzten lanak: pantaila handian zein txikian eta baita antzerkigintzan ere. Gaur egun, Antena 3 telebista kateak eskaintzen duen Casa de papel telesaileko protagonistetako bat da Ituño; Beobide, berriz, antzerkian buru-belarri ari da Amaia Lizarralderekin batera Nomofobikak lana aurkezten.
Kazetari-elkarrizketatzaile rolean sartuta euren bizipenen pasarte batzuen kontakizuna egingo dute gaur, eguena, 21:30ean Goiena telebistan.