Gasteiztik, Errenteriatik eta Castrotik (Kantabria) etorritako atletek debagoiendarrekin egin dute bat Mojategiko pistan. "Denboraldia zabaldu berri dela kontuan hartuta batetik, eta eguraldiaren ziurtasun falta bestetik, ez da harritzekoa bost bakarrik elkartzea", adierazi du Fernando Zufiria arduradunak.
Alex Agirianoren itzulera
Debagoiendarren artean Mikel Agirre arrasatearrak eta Alex Agiriano eskoriatzarrak jardun dute, bata lehen mailako gaztea da eta bestea, bigarren mailakoa. Agiriano, gainera, bi urte lehiatu barik izan da lesioak tarteko, eta gaur proba bikaina egin du: "Infantil mailan oso ondo jardun zuen, eta bi urte lehiatu barik egon ostean, sei metroak gainditu ditu gaur. Pozik egotekoa da, gero; ea horrek motibatzen duen, etorkizun handia izan dezake eta", zioen Zufiriak.
Hona hemen emaitzak:
- Maialen Ribas (Gasteiz): 4,74 m.
- Alejandra Lopez (Castro): guztiak huts
- Alex Agiriano (Eskoriatza): 6,11 m.
- Mikel Agirre (Arrasate): 5,93 m.
- Jose Mari Manterola (Errenteria): 4,13 m.
Lehiaketak urtarril inguruan hasiko dituzte eta ordurako beharrezko diren gutxieneko markak egitea zen gaurko proben helburua: "Kanpotik etorri direnak oso gustura jardun dute. Gure asmoa da federazioari eskatzea Arrasatera proba gehiago ekar ditzaten".