Mondrak Touring hartuko du eta UDAk, Amaikak Bat

Xabier Urtzelai 2017ko aza. 17a, 11:10

Mondrak (16 puntu) eta Aretxabaletak (16 puntu) etxean jokatuko dute hamaikagarren jardunaldia, eta bi taldeek dute etxeko zaleen aurrean irabazteko premia. Hamar jardunaldiren ondoren lider den Bergarak Hondarribiaren zelaian jokatuko du zapatuan.

Arrasatearrek joan den astean 2-1 galdu zuten Tolosan. Partidu lehiatua izan zen, detaile txikiek erabaki zuten norgehiagoka, eta, tolosarrak, 96. minutura arte izugarri sufritu bazuten ere, partidua irabazteko gauza izan ziren. Bihar, berriz, Davilaren eta Romeroren mutilek Touring hartuko dute, joan den astean Bergararen kontra 0-3 galdu zuen taldea. UDA, Garaipena lortu ezinka Aretxabaletak bost aste daramatza partidurik irabazi barik eta ez da ohikoa kategoriako erreferenteetako bat horrela ikustea. Joan den astean 0-0 egin zuten Irunen, eta domekan, hamaikagarren dagoen Amaikak Bat taldearen bisita izango dute. Bergarak (16 puntu) ikusgarri jarraitzen du; bihar Hondarribira hamaikagarren garaipenaren bila joango dira. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak