Bergarako saioan sare sozialek duten garrantziaz jardun zuten, kirol elkarteen komunikazio estrategietan lagundu dezaketenaz. Super Amara Bera Bera taldeko Jabier Otermin, Araski taldeko Amaia Castresana eta Livia Lopez, eta Artemaneko Aida Solores izan ziren hizlariak: "Hitzaldi bikainak izan ziren, eta primerakoa izan zen, baita ere, bailarako kirol elkarteek eman zuten erantzuna", adierazi dute Bergarako Udaletik. Hala, azaroaren 8an Arrasaten egindako berbaldiko arrakasta errepikatu zen, orduan ere elkarte askok erakutsi zuten-eta interesa.
Arrasaten egin zuten berbaldiko erretratua.
Arazoaren 22an Oñatin
Bada, azken berbaldia Oñatin egingo dute, azaroaren 22an –Santa Ana aretoan, 18:00etan–. Eta, azken saio horretan babesletza estrategien gaineko berbaldia egingo dute. Mondragon Unibertsitateko Susana Azpilikueta, Ulmako Raul Garcia, Ampoko Ane Bergaretxe eta Laboral Kutxako Kepa Koldo Ortiz de Urbina izango dira.