Torneoan Ionek Britainia Handiaren kontra jokatu zuen azken partidua. Eta, aramaioarrarendako 18 urtez azpiko selekzioarekin jokatzen duen lehenengo aldia izan da. Bada, hautatzailearen esanetan Ionek orain arte jokatu duen partidu onenetakoa izan da. Norgehiagokan zehar 21 geldiketa egin zituen eta Britainia Handiko jokalariek zazpi aukera izan zituzten, aurrez aurreko jokaldian, Ione gainditzeko. Bada, bigarren zatian Charlotte Edgar-ek baino ez zuen lortu Ione gainditzea (1-1), eta partidu amaieran egindako penalti jaurtiketetan Aramaiokoak bikain jarraitu zuen, lau jaurtiketetatik hiru geratuta.
Garaipen horrekin Espainiako selekzioa hirugarren sailkatu zen. Aramaiokoaren helburua, berriz, datorren urtean Mexikon jokatuko duten Mundialean egotea da.