Gipuzkoarren arteko derbia Iturripen

Xabier Urtzelai 2017ko aza. 10a, 15:05

Mondragon Unibertsitateak EBAn bigarren postuan dagoen Easo Loquillo taldearen bisita izango du zapatuan Iturripen (18:30). Donostiarrak ikusgarri dabiltza. Ligako lehenengo norgehiagokan, etxean, Santurtzik ezustea eman zien, baina ordutik bidea zuzendu dute, eta zelan, gainera. 

Izan ere, ordutik jokatutako gainontzeko sei partiduak irabazi egin dituzte, eta, joan den astean 24 puntuko aldearekin hartu zuten mendean Cantabria Estela. Josu Larreategiren mutilak, berriz, ligako hirugarren garaipenaren bila kantxaratuko dira, joan den astean 80-71 galdu zuten-eta Pas Pielagosen kantxan. Mondragon Unibertsitateak, berriz, garaipena behar du. Ligan bi partidu irabazi dituzte, eta datu horiek zuzendu gura dituzte.

Horretarako, baina, zorte txarra gainditzen joan beharko dira, besteak beste lesioekin. Besteak beste Justin Satchell lehenbailehen errekuperatu gura dute, eta Iker Barbero da albiste pozgarria, kanpoan jokatzen ibili eta gero etxera bueltatu delako mondragoetarra: "Etxera bueltatzea pozteko gauza bat da, batez ere gustora egon ez naizen leku batean egon eta gero. Ekarpenei buruz, jende berri asko dago taldean eta ikusi beharko dugu ze roll hartu beharko dudan. Ointxe beti nire etxea izango da", adierazi du arrasatearrak.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak