Debagoieneko III. postre lehiaketa Arrasaten

Jokin Guridi 2017ko aza. 9a, 13:12

Azaroaren 18ko Arrasateko Baserritarren azoka bereziarekin batera Debagoieneko III. postre lehiaketa antolatu dute XXVII. Jardunaldi Gastronomikoen baitan. 12 urtetik aurrerako norbanako edo taldeek parte hartu dezakete bertan eta aurrez izena eman beharko da postreren bat aurkeztu nahi bada.

Debagoieneko Mankomunitateko Turismo Sailak, Deba Garaia Landa Garapenerako Elkarteak eta Arrasateko Udalak hirugarrenez antolatu dute postre lehiaketa, bertako gastronomiaren eta garaiko produktuen kontsumoaren sustapena egiteko helburuarekin. Izan ere, lehiaketan parte hartzeko postreak gutxienez honako osagaietatik bi izan beharko ditu: bertako urrak, intxaurrak, gaztainak, sagarrak, kalabaza eta eztia. 

Norberak egindako postreak bakarrik onartuko dira eta postrea aurkezteaz gain, errezeta ere aurkeztu beharko da azaroaren 18an, goizeko 11etan Seber Altube Plazan. Izen ematea azaroaren 13a baino lehenago egin behar da turismo@debagoiena.eus helbidean edo 943796463 telefonoan. Bi kategoria desberdin izango dira: 12 eta 17 urte bitartekoak eta 18 urtetik gorakoak eta gozogintzan edo sukaldaritzan profesionalki ari direnek ezingo dute bertan parte hartu. 

Lehiaketaren oinarriak eta informazio guztia hemen eskuratu daiteke

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak