Aspalditik ezagutzen dute elkar Kirmen Uribek eta Rafa Ruedak. Elkarrekin proiektu asko gauzatu izan dituzte; horien artean, Mikel Urdangarinekin eta Bingen Mendizabalekin egin zituzten Zaharregia txikiegia agian... eta Jainko txiki eta jostalari hura ikuskizunak.
Aipatutakoez gainera, proiektu kolektibo gehiago garatu ditu batak zein besteak, paraleloki eutsiz bakarkako ibilbideari. Elkarrekin esnatzeko ordua eleberria da Uribek iaz kaleratu zuen lana; horren aurretik idatzi zituen Bilbao-New York-Bilbao eta Mussche. Poesia eta saiakera lanak ere argitaratu izan ditu, eta baita gazteendako eta haurrendako lanak ere.
Hiri kristalezkoa da, Ruedak kaleratu berri duen bildumaren izena. Broken Bihotz eta PiLT taldetan jardun ondoren 2003. urtean argitaratu zuen bakarkako lehen lana, eta gaur Bilboko kafe Antzokian aurkeztuko duen lana zazpigarrena da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!