Musikaren eta antzerkiaren bueltan gozaraztea da Udagoieneko Osteraren helburua. Euskarazko kultur eskaintza Bizkaian hedatzea. Euskaltzaleen arteko harremanak artez, sormenez eta gozamenez, gertutik goxatzea.
Aurtengo zirkuituan, puntako musika eta antzerki lanak izango dira protagonista, erreferentzia diren euskal musikarien zuzenekoekin eta istorioak modu originalean kontatzen dituen antzerki berritzaileekin. Eta aurten ere euskaltzaleak sorgintzeko moduko kartelaz dator: Anari, Larregi taldearen eta “Hesian” taldeko Fran eta Zuriñeren akustikoa, Kepa Junkera eta Sorginaken “Maletak” ikuskizuna, Su Ta Gar taldearen zuzenekoa, Ez dok Hiru eta Miss Karaoke.
Zirkuituaren bigarren emanaldia egubakoitzean, azaroaren 10ean egingo da Igorren. Larregi eta Hesian taldeek eskainiko dute kontzertua. Lasarte aretoan hasiko da, 21:00etan. Sarrerak Interneten, Kutxabanken kutxazainetan eta aretoetan bertan erosi daitezke