Gaztetxoei zuzendutako jardunaldia egingo du zapatuan Garaia Parke Teknologikoak

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko aza. 6a, 09:59

Iazko ate irekiak.

Zientzia eta Teknologiaren astea dela eta, azaroaren 11n, zapatua, Garaia Parke Teknologikoak bere ateak irekiko ditu. Urteroko moduan, eskualdeko gazteriari zuzendutako jardunaldi bat antolatu du zientzia eta teknologia sustatzeko asmoarekin.

Programa

11:00etan irekiko da Exploratoriumean egokituko da gazte gunea. Bertan puzgarri, Lego eta marrazki guneak egongo dira.

Ondoren, 11:30ean Garaiako aparkalekua, adin guztietarako, Ekocars BalanceBike zirkuitu bilakatuko da. Aldi berean, gazteentzako robotika tailerrari hasiera emango zaio.

Horretaz gain, 11:30ak eta 13:30ak bitartean, eraikuntza eta bertan dauden enpresak ezagutzeko aukera egongo da talde txikietan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak