Kirol taldeen komunikazioa hobetzeko hitzaldi zikloa azaroan

Xabier Urtzelai 2017ko aza. 2a, 08:54

Eibar futbol taldearen marka aztertuko dute, besteak beste, azaroaren 8an.

Kirol elkarteei komunikazio alorrean laguntza eskaintzeko, Debagoieneko Mankomunitatetik hitzaldi zikloa antolatu dute AZK eta Arteman enpresekin batera. Azaroaren 8an Arrasaten egingo dute (Kulturaten, 18:00), azaroaren 15ean Bergaran (Udaletxean, 18:00), eta azaroaren 22an Oñatin (Santa Anan, 18:00). Izenematea: debagoiena.eus.  

Azaroaren 8ko berbaldia Xabi Igoak emango du, eta kirolean markak duen garrantziaz jardungo du. Horretarako, Gemma Baque-k izango da Eibar futbol taldearen gaineko adibidearen gainean berbetan. Azaroaren 15eko gaia, berriz, sare sozialak izango dira, eta horiek duten garrantzia komunikazio estrategian. Sare sozialetan arrakasta izan duten Javier Oterminen (Bera Bera) edo Amaia Castresanaren eta Livia Lopezen (Araski) kasuak ikusiko dituzte bertatik bertara. Eta azkenik, azaroaren 22ko berbalda babesletza estrategiaren gainekoa izango da. Eta hor, MU, Ulma edo Ampo moduko enpresen ordezkariak izango dira, euren enpresen adibideen gainean berbetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak