Euskadiko Txapelketan atzeratutako partidua jokatuko du Fagor Industrial eskubaloi taldeak gaur, eguaztena, 12:00etan (Zubikoan). Eta ez da nolanahiko partidua, azken urteotan ligako kontrario gogor Basauri izango dutelako aurrean. Futbolean, Leintz Arizmendik ere etxean jokatuko du, eta horiek ere ez dute nolanahiko kontrarioa izango, Tolosa lehenengo postuan dago-eta (Mojategi, 17:30). Eta, saskibaloian MUk ere etxean jokatuko du, Ordiziaren kontra, eta EBA mailan ligako bigarren garaipenaren bila kantxaratuko dira Josu Larreategiren mutilak (18:30, Iturripe). Hiru adibide, gaur izerdia botatzea tokatzen dela erakusteko.