Hizkuntza biziberritzeko gidaritzari buruzko ikastaldiaren amaiera ekitaldia egin dute Garabidekoek

Imanol Beloki Unamuno 2017ko urr. 31a, 08:54

Garabiden Hizkuntza Biziberritzeko Gidaritzari buruzko Ikastaldi Trinkoaren diploma banaketa egin zuten atzo, Galartzako dorretxean. Hamaika amets eta beste bat gehiago lelopean, hizkuntza gutxituetako agintariei zuzendutako formazio programan ikusi eta ikasitakoak adierazi zituzten, besteak beste, ekitaldi hunkigarrian.

Sarrera moduan, Garabideko Jon Sarasuak, Estibaliz Alkorta, HPS-ko Euskararen promoziorako zuzendariak eta ikastaroan aritu diren hizkuntza gutxituetako bi agintarik hartu zuten hitza.

Oihana eta Haizea Arana eskoriatzarren bertsoak entzuteko aukera ere izan zen, eta hizkuntza gutxituetako agintariek hizkuntza komunitate bakoitzaren etorkizunerako ametsak idatzi zituzten, bakoitzak beraien hizkuntzan, eta bertara joan zirenei gazteleraz azalduz.

Amaitzeko, berriz, Xabier Leteren Kontrapas kantua ere abestu zuten bertaratu ziren guztien artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak