Euskarazko lehen serie digitala ekoizteko parte-hartzaile bila dabiltza

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko aza. 1a, 10:36

Telmo Trenado MUko HUHEZIko fakultatean.

Next Station lehiaketak euskarazko webserie bat sortzea du helburu. Kontsumitzeko ohiturak aldatu egin direla ikusita, etorkizuneko telebista sortzeko talentu berriak aurkitu nahi dira lehiaketa honekin.

Lehiaketaren dinamizatzailea den Telmo Trenado hara eta hona dabil, lehiaketa honetan parte hartu nahi duten euskaldunen bila, eta horrela jakinarazi du Instagram sare sozialaren bidez. Publiko gaztearekin konektatu nahian, Gaztea Box saioan edota MUko HUHEZIko fakultatean IKO 4. mailakoei deialdian parte hartzeko gonbita egiten aritu da Trenado. Bilbao Seriesland-en bestalde, stand bat izan du ekimenak, interesa duten guztiei ekimena azaltzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak