Arrasateko AED Elkarteak eta Elkar argitaletxeak, Arrasateko Udalaren eta Laboral Kutxaren laguntzarekin, antolatzen dute Jokin Zaitegi sariketa. Arrasateko idazle famatuak literatura unibertsala euskaratzen egindako ahalegina omentzen du sariketak, eta aurten Ishiguroren lanaren euskaratze trebeena sarituko dute.
The Remains of the Day eleberria itzultzeko gogoa eta gaitasuna dituen edonork har dezake parte lehiaketa honetan. Antolakuntzatik proposatutako pasarte bat euskaratu beharko da, testua ezizen batekin sinatuz. Ondoren bi dokumentu bidali beharko dira aed@aedelkartea.eus helbidera; itzulpena bera, eta beste dokumentu bat norbere datu pertsonalekin eta kontakturako bideekin.
Hemen klik eginda eskuratu daiteke itzuli beharreko testua.
Asun Garitanok, Xabier Olarrak eta Xabier Payak osatuko dute epaimahaia 2018ko urtarrilaren 15a baino lehen aukeratuko dute zein den itzulpen irabazlea.