Ibarreko lau pilotarik egin dute aurrera Master Cup txapelketan

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko urr. 30a, 12:29
Zapatuko Master Cup kanporaketa.

Lau debagoiendar sailkatu dira aste bukaeran, Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketaren lehen mailako Oñatiko kanporaketan. Bestalde, azaroaren 1ean, Anoetako Elite mailako kanporaketak jokatuko dira.

Hiru oñatiar eta bi bergararrek jokatu zituzten asteburuko lehenengo mailako lau t'erdiko kanporaketak. Bostetik lauk lortu zuten sailkapena zapatuan eta domekan Oñatin jokatutako kanporaketetan. Partaideak hiruko bederatzi taldetan banatu zituzten, bakoitzak bi partidu jokatu zituelarik.

Zapatuan, B taldean jokatu zuen Maddi Barrokal bergararrak, Naroa Iturain eta Maite Tolosaren aurka. Bi partiduak galdutam ez zuen sailkatzea lortu. Egun berean lehiatu ziren Maddalen Etxegarai eta Mireia Mugarza oñatiarrak F taldean, Carlota Albasekin batera. Kasu honetan, Albas kanpoan geratu zen bi oñatiarrak sailkatuz. Azkenik, domekan, I taldean jokatu zuten bi debagoiendarrek ere sailkatzea lortu zuten. Bergarako Uxue Zubizarreta eta Oñatiko Uxue Oses lehiatu ziren I taldean, Onintza Egaña sestoarrarekin batera.

Debagoiendarren emaitzak:

B taldea
Naroa Iturain - Maite Tolosa: 18-08
Naroa Iturain - Maddi Barrokal: 18-06
Maite Tolosa - Maddi Barrokal: 18-02

F taldea
Carlota Albas - Mireia Mugarza 11-18
Carlota Albas - Maddalen Etxegarai 06-18
Maddalen Etxegarai - Mireia Mugarza 18-12

I taldea
Uxue Zubizarreta - Uxue Oses: 18-11
Uxue Zubizarreta - Onintza Egaña: 18-6
Uxue Oses - Onintza Egaña: 18-6

Oñatiko kanporaketen ostean sailkatu diren pilotariak dira, hurrenez hurren:

  • A taldean, ARAITZ EIZAGIRRE (ZESTOA) eta AINHOA BERRUETE (UHARTE)
  • B taldean, NAROA ITURAIN (IRUÑEA) eta MAITE TOLOSA (AMEZKETA)
  • D taldean, NAGORE ARAMENDI (AZPEITIA) eta MADDI UNANUE (AZPEITIA)
  • E taldean, NAROA AGIRRE (ZESTOA) eta NAROA ELIZALDE (ZUBIETA)
  • F taldean, MADDALEN ETXEGARAI (OÑATI) eta MIREIA MUGARZA (OÑATI)
  • G taldean, OHIANE ORBEGOZO (AZPEITIA) eta MAIALEN GANZARAIN (LIZARTZA)
  • H taldean, MARIA APALATEGI (IKAZTEGIETA) OHIANE UNANUE (ORDIZIA)
  • I taldean, UXUE OSES (OÑATI) eta UXUE ZUBIZARRETA (BERGARA)
  • J taldean, MAITE IRIARTE (AZPEITIA) eta ENERITZ ARRIETA (AZKOITIA)

Bestalde, azaroaren 1ean, eguaztena, Anoetan Elite mailako kanporaketak jokatuko dira. Debagoiendar bakarra egongo da bertan, Arrate Bergara. 11:00etan jokatuko du B taldean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak