Lehenengo zatian dagoeneko aurretik jarri ziren Lore Etxeandiak eta Ane Arregik egindako golei esker zapatuan, eta atsedenaldiaren ostean, Etxeandiak borobildu zuen emaitza bigarren gola sartuta.
Etzi, eguaztena, lider dagoen Tolosa hartuko du etxean. 17:00etan da partidua, Mojategin, eta zaleen berotasuna eskertuko dute oraindik partidurik galdu ez duen taldea mendean hartu ahal izateko.