Lehen bi laurdenetan oso parekatuta egon dira indarrak. Tarteka kanpokoak aritu dira hobeto, arrasatearrak ez dira-eta batere ondo hasi defendatzen; atsedenaldian 19-22 erakusten zuen markagailuak Aloña Mendiren alde. Bigarren zatian, baina, Ointxe hobeto hasi da erasoan zein defentsan eta pixkanaka gailentzen joan dira. Fisikoki ere indartsuago agertu dira etxekoak. Amaieran, 49-40.