Neubat talde gasteiztarrean hasi zuen ibilbidea Libe Garcia de Kortazarrek. Sorkun eta Ekon taldeen partaide izan da eta Izaki Gardenak-ekin bi disko argitaratu ditu. Hala ere, bere kantu propioak lantzeko denbora ere izan du eta horretan ibili da, isilpean, azken urteotan.