Euskal komunikabideek elkartasuna erakutsi diete Kataluniako hedabide publikoei

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko urriaren 26a

Elkarretaratzea Bilbon.

Gaur, 12:00etan, elkarretaratzeak egin dituzte euskal komunikabideetako langileek Bilbon, Gasteizen eta Donostian; Kataluniako hedabide publikoei elkartasuna adierazteko.

Gasteizen Andre Mari Zuriko plazan, Donostian Bulebarrean eta Bilbon Arriaga Antzoki aurrean egin dira elkarretaratzeak, Elkartasuna Kataluniako hedabide publikoekin zioen kartelarekin.

155. artikulua

Espainiako Gobernuak, oposizioko beste alderdi batzuen babesarekin eta Konstituzioaren 155. artikuluaren aterkipean, TV3, Catalunya Radio eta ACN zuzenean kontrolatzeko asmoa iragartzea izan da elkarretaratze hauek egiteko arrazoia.

Gaur, euskal komunikabideek, kalean erakutsi nahi izan dute Kataluniako hedabideekiko babes hori. Bertan egon dira, besteak beste, Iban Arantzabal Goiena Komunikazio Taldeko zuzendari nagusia, eta Jone Guenetxea Tokikomeko presidentea.

Astelehenean, Hekimen-ek, euskarazko hedabide ez publikoen elkarteak, agiri bat plazaratu zuen Kataluniako hedabide publikoei babesa erakusteko. Goiena Komunikazio Taldeko langileek, agirian esaten zenarekin bat egiten zutela adierazi zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak