Urriaren 26tik azaroaren 14ra bitartean Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpaina garatuko da. Nafarroa hegoaldeko euskararen normalizazioari laguntzeko bi motatako otarreak jarriko dira salgai, beltzak eta zuriak. Eskaerak gaurtik azaroaren 14a egin ahalko dira. Saskien banaketa azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo da. Saskiek 50€ balioko dute eta %25a euskarari laguntzeko bideratuko da.
Diru-ekarpenak
Horrela azaldu dute Errigoratik, diru-ekarpenak zertarako erabili nahi dituzten:
- Erakusleihoa eta indarberritzea izango da Nafarroa hegoaldeko euskaltzaleentzat.
- Euskalgintzaren proiektuen behar ekonomiko handiak arintzeko izango da. Lodosa, Tutera eta Vianako ikastolen biziraupenerako, Erriberako Aek indartzeko eta D ereduko lerroak babesteko eta zabaltzeko dinamikak biderkatzeko.
- Errigorago joateko amets berriak marrazten hasi ginen euskararentzako ere. Euskaldunak sortzeaz gain euskaraz bizitzeko espazioak irabazteko egitasmoak, euskara plazaratzeko eta jarrera baikorrak areagotzeko ekimenak eta euskaltzaleok batera aritu eta harremanak sendotzeko ohiturak abiatzeaz ari ginen. Ideia mamituz doa baina zubiak marraztu beharra eskatzen du oraindik. Horretarako ere izango da aurtengo diru-ekarpena.
Iaz 14.000 saski saldu ziren eta 175.000 euro lortu ziren Nafarroa hegoaldean euskalgintzari laguntzeko.