Euskal Herriko Ikus Entzunezkoen Rallyak, Kameratoiak, bere 13. edizioa ospatu du egun hauetan. Hemezortzi taldek eman zuten izena baina hamahiru izan dira azkenean lanak aurkeztu dituztenak, tartean, Debagoieneko taldeek ere. Partaideek 48 izan dituzte beraien lanak ekoizteko, behin gaia jakin ondoren, eta emaitza Lekeitioko Ikusgarri aretoan ikusteko aukera izango da larunbatean.
Rallyaren helburua betetzat eman dute antolatzaileek, batez ere, taldeen erdiek lehen aldiz parte hartu dutelako eta gehienek 20-22 urte bitartean dituztelako. Izan ere, Kameratoiaren helburua gazteak euskarazko ikus-entzunekoak sortzera bultzatzea da eta aurkeztutako hamahiru lanek pozik egoteko arrazoia eman die.
Ekitaldia 12:30tan hasiko da eta lanak ikusteaz gain, sari banaketa ere egongo da. Irabazleak aukeratzeko ardura Yogurinha Borova eta Mikel Zumetaren gain izango dira. Biak adituak dira ikus-entzunezkoetan eta oso aktiboak, lehena musikari eta bideogile eta bigarrena kritikari bezala. Epaileek eta publikoak aldi berean ikusiko dituzte lanak eta ordu erdi izango dute sarituak aukeratzeko. Publikoaren saria ere banatuko da eta ekitaldira bertaratzen direnek emango dute bertan banatuko den papertxo batzuen bitartez. Guztira 2600 euro banatuko dira saritan.