Euskal Autonomia Erkidegoko 2014-2020ko Gazte Enplegurako Programa Operatiboan kokatzen da Txertatu Merkatuan proiektua. Europako Gizarte Funtsak finantzatzen du % 91,89an, Garapen elkartearen eta eskualde-garapeneko 19 agentziaren parte-hartzearekin eta Eusko Jaurlaritzaren lankidetzarekin.
Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentziak 2017ko edizioa martxan jarriko du aurki. 2016ko edizioko esperientzia positiboan oinarrituta, oraingoan ere, biltegiko laguntzaile formazio teknikoa eskainiko du.
Azaroaren 6an hasiko da ikastaroa, eta gazteek izena emateko aukera daukate, azaroaren 2a arte Debagoieneko Mankomunitatean, Arrasaten.
Aurkezpen saioan eskainiko dira proiektuaren xehetasun guztiak interesa dutenentzat.
Aurkezpen saioa:
-
Eguna: Urriak 31, asteartea
-
Ordua: 11:00ak
-
Lekua: Debagoieneko Mankomunitatea (Nafarroa Etorbidea, 17, Arrasate).
Ikastaroaren ezaugarriak:
-
Iraupena: Azarotik Otsailera bitartean (4 hilabete)
-
Ordutegia: 9:00 - 13:00 (Astelehenetik ostiralera)
-
Edukiak:
-
Konpetentzia sozioprofesionalak
-
Biltegiko laguntzailea (Orga - Karretila -Apiladora karnetak)
-
Praktikak enpresetan
Informazio gehiago: www.debagoiena.eus