Gaur arratsaldean jokatu den derbian, Mondratek aurkari gogorra dela erakutsi du, nahiz-eta ezin izan duen etxean garaipena lortu. Pasa den denboraldiko zigor batengatik bigarren taldeko jokalari askok jokatu behar izan dute partidua, eta maila ona eman dute arrasatearrek.
Lehen zatia, lasaia izan da, eta Eskoriatzak aukera gehiago izan ditu, Mondratek baino. Hala, aurreratu da markagailuan, Xabi Iñurriaren pase bati esker, Morak sartutako golaz.
Presio handia, bigarren zatian
Bigarren zatian, aldiz, parekatuagoa izan da partidua, eta Mondratek erasoan aukera gehiago izan ditu. Hala ere, Eskoriatzak bigarrena sartu du, Aratzen golari esker.
Mondrate presionatzen hasi, eta Xabier Gorroñogoitiak txartel gorria jaso arren, Eskoriatza atzean sartu da ia partidu amaiera arte, eta hor etorri da Mondrate taldeko Alain Sanchezen gola. Hala, 1-2 amaitu da Euskal Ligan Mondrate eta Eskoriatza artean jokatutako lehen derbia.