Kooperatiben arteko lasterketa solidarioarekin bat egingo dute Riki Abad, Silvia Trigueros eta Beñat Arnaiz atletek

Mirari Altube Arrese 2017ko urr. 20a, 16:04

Mundukidek gertu du domekako III. lasterketa solidarioa. Urkuluko bazterrak korrikalariz beteko dira beste behin, eta egunean bertan ere eman ahal izango da izena. Aparteko hiru gonbidatu izango dituzte gainera aurten: Abad, Trigueros eta Arnaiz. Hiru atletek taldea osatuko dute.

Elkartasunak eta kirolak egingo dute bat urriaren 22an, Aretxabaletako Urkulu urtegiaren bueltan Mundukideren eskutik. Kooperatibetako langileek hiruko taldeak osatuta egingo duten lasterketarekin batera nordic walking modalitatea eta oinez egiteko aukera ere izango dira aurten. Izen-emate epea ez dago itxita, eta egunean bertan ere egin ahal izango da hiru modalitateetan. Oinezkoak eta nordic walking egingo dutenak 10:30ean abiatuko dira, eta lasterkariak, 11:00etan.

Atleta ezagunen babesa

Mundukiderentzat eta Gerna elkartearentzat (Nafarroako gaixotasun arraroen elkartea) dirua batzeko elkartasun erronka jarri dute abian Mundukidek, Gernak eta Fagor Ederlan Taldeak (Tafallako lantokia). Hori horrela, Riki Abad nafarra korrika etorriko da Tafallatik Urkuluraino (145 kilometro) lasterketan parte hartzeko. Behin Urkulun, Silvia Triguerosekin eta Beñat Arnaiz aretxabaletarrarekin osatuko du taldea korrikan egiteko. Markel Irizarrek ere egingo du bat domekan, Mundukiderekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak