Oñatin sei emanaldi eskainiko dituzte: gaur, egubakoitza, 22:30ean; zapatuan eta domekan, 19:30etan eta 22:30ean; eta astelehenean, 19:30ean. Zapatu gaueko emanaldian filmeko zuzendari Aitor Arregi eta Joseba Usandizaga aktorea izango dira, eta domeka gauekoan, Arregi.
Arrasaten lau alditan eskainiko dute: gaur, 20:00ean; domekan, 19:30ean eta astelehen eta martitzenean, 20:30ean. Oñatin moduan, Amaia antzokiko zinema aretoan ere filmeko zuzendari oñatiarra eta Mariasun Pagoaga Arrasateko aktorea izango dira – Joseba Usandizaga ere etortzekoa zen baina azken orduko aldaketa dela-eta ez da Amaia antzokian izango domekan-. Filmaren aurretik aurkezpen txiki bat egingo dute eta solasaldia gero, Goienako kazetari Imanol Gallegok gidatuta. Emanaldi guztiak jatorrizko bertsioan izango dira (euskaraz eta gaztelaniaz) eta euskarazko zatiak azpitituluak edukiko dituzte.