Iparragirre "hil ala biziko egoeran" dagoela azpimarratu dute, ia defentsarik geratzen ez zaizkiola-eta. Egoera horretan egonda ere, gaur gaurkoz Madrilgo Alcala-Meco espetxean preso jarraitzen du, eta, mobilizazioen deitzaileek nabarmendu dutenez, "mendeku politika" da horretarako arrazoia.
Kartzelako medikuaren txostenak berretsi egin du Iparragirre "bere bizitzaren azken fasean" dagoela, eta, testuinguru horretan, epaileak Alcala-Mecoko zuzendariaren esku jarri du Iparragirre askatzeko ardura nagusia.
Kalera kaleratik "besarkada maitekor bana" bidali nahi izan diete Iparragirreren familiartekoei, eta herritarrei dei egin diete etorriko diren mobilizazioetan parte har dezaten.