Cuixart eta Sanchez irailaren 20an Kataluniako Ekonomia Kontseilaritzaren aurrean egindako protesten erantzuletzat jo zituen Carmen Lamela Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak. Josep Lluis Trapero, mossoen burua, aldiz, aske utzi zuten. Hori dela-eta, mobilizatzeko deialdiak egin dira Katalunian, eta Gure Esku Dagok bat egin du eskaera horrekin. Hori dela eta, gaurko, elkarretaratzeak deitu ditu, herrietako plazetan, 19:00etan.