Iraganetik ikasiz eta oraina biziz, etorkizuna diseinatuz lema hartuko du XXI. Mendeko Kooperatibistak jardunaldiak. ALE-k egitarau zabala antolatu du urriaren 20rako, publiko anitzari zuzenduta: kooperatibak, start-up-ak, masterrekoak, gradu amaierako proiektuak, LEINNerrak…
Jardunaldiak XXI. mendeko gizartera egokitzeko eta eraberritzeko proposamenak hartu nahi ditu, kooperatiben formularen bitartez. Lankidetzaren eta elkarlanaren egungo egoeraren hausnarketa bat bultzatu nahi du, gizarteko edozein arlo, toki, sektore eta jarduera aintzat harturik.
Egitaraua
IRAGANETIK IKASIZ
-
10:00 Harrera
-
10:10 Irekiera
- 10:20 Aurkezpena: Zigor Ezpeleta (Gestio Sozialeko zuzendaria)
ORAINA BIZIZ
-
10:30 Hizlariak
-
Ikerketa: Lanki Koop.
-
Tendentzia digitalak: Outlandish Koop.
-
Industria: Fagor Arrasate Koop.
-
Auzo kooperatiboa: Fil a l'agulla Koop.
-
Osasuna eta ongizatea: GSR Coop
-
Ekonomia soziala: OlatuKoop | Talaios Koop.
-
Berrikuntza: TAZEBAEZ Koop.
-
Hezkuntza: Arizmendi Ikastola Koop.
-
11:45 Hamaiketakoa
ETORKIZUNA DISEINATUZ
-
12:15 Talde dinamika
-
13:15 Hausnarketa kooperatiboa
-
13:50 Itxiera: Vicente Atxa (Mondragon Unibertsitateko errektorea)
-
14:00 Pintxo-pote
Beharrezkoa da izena ematea jardunaldian parte hartzeko.