goiena.eus

Union Cerrajeraren gaineko erreportajea, gaur

  Kultura  Debagoiena

Union Cerrajerak Debagoienean izan duen eragina, enpresan lan egin zuten hainbat langileen eskutik errepasatuko du Goienak, eguaztenean, urriak 18, 21:30ean, Zerrajera: Industria izaeradun azken erraldoia erreportajean.

Enpresaren historia, urrezko urteak eta beherakada, borroka urteak, eta desagertu arte emandako pausoak errepasatuko dituzte elkarrizketatutako protagonistek. Arrasateko lantegien gainean jardungo dute, baina baita Bergarako labe garaiek izan zuten garrantzia, eta izango dezaketen etorkizunaren gainean hausnarketa bat.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa