Asteburuaren alde iluna, berriz, gaur izan du Arrasatekoak lehenengo postuan zihoanean istripua izan duelako beste auto batekin: "Pena izan da, baina ez dut gura honek atzoko egun borobila iluntzerik. Autoak kalde dezente ditu, baina zapatuko lasterketa zen benetako helburua, eta hor, talde lanari esker egunean zehar izan genituen zailtasun guztiak gainditu eta lasterketa irabazi ahal izan genuen. Nik ere ez nuen uste halakorik gertatuko zenik, baina posible izan da".
Bada, urriaren 25ean eskainiko du GOIENAk #HRMT saioa.