Edesa Industrialen lan-erregulazioko espedientearen kontsulta epea astelehenean amaituko da. CNA taldeak Garagartzako lantegia itxi, eta Eskoriatzan eta Basaurin ekoizten jarraitzeko azaldu zuen. Urriaren 3an egindako azken bileran, zuzendaritzak, 160 langile espedientetik ateratzea proposatu zuen, baina enpresa-batzordeko ordezkariak aurka azaldu ziren.
Bilera horretan, sindikatuek proiektua "aurrera ateratzeko inbertitzaile posibleen zain" zeudela azaldu zuten. Langileak aldiz, kontsulta epea eteteko eskatu zuten bileran.
Orain arte jakitera emandakoaren arabera, Fagor CNAko zuzendaritzak astelehenean emango du ezagutzera kaleratuen eta lanean jarraituko dutenen zerrenda. Gauzak horrela, kaleratzeak urriaren 27an gauzatuko omen dira.