2005ean aurkitu ziren lehen billete faltsuen talde berdinekoak dira aurten aurkitu direnak. Ordutik horrelako 500 billete atzeman ditu Ertzaintzak, horietatik 109 EAEko hiriburuetan.
Nola atzeman billete faltsuak
- Ur-marka, kontraargiarekin begiratuta.
- Holograma, kolore eta irudi aldaketak izan behar ditu -baita 3D ere-.
- Mikrotestu edo mikroinpresioak atzeko aldean, lupa batekin ikusi daitezke.
- Kalkografia, erliebe bat dauka, ukimenarekin atzeman daitekeena.
- Kointzidentzia irudia izan behar du. Irudi bat partzialki inprimatuta eta kontraargian jarrita irudi osatua erakusten duena.
- Segurtasun haria, billetea goitik behera zeharkatu behar du.
EAEn hauteman diren billeteen kasuan –J004G1- plantxa zenbakia begiratu dezakete herritarrek, billete faltsu guztietan zenbaki bera agertzen baita. Kointzidentzia irudiak ere ez du ondo bat egiten.