Mundukideren lana gizarteratzea eta proiektua aurrera eramateko babesa lortzea da orain dela hiru urte abian jarritako lasterketa solidarioaren helburua, "kooperatiben izaeraren ezaugarri gisa, talde lanaren balioa agerian jarriz", diote. Lehenengo bi lasterketak uztailean egin izan dira, eta aurtengoa udazkenera aldatu dute, urriaren 22ra hain zuzen ere.
Zazpi kilometroko ibilbidea du Urkuluko urtegiak, eta aurten ere lasterka emango diote horri buelta kooperatibetako langileek osatutako hiruko taldeek. 11:00etan abiatuko dira horiek.
Aurten, baina, lasterka ez dutenek egin gura nordic walking modalitatea izango dute. Eta oinez egiteko aukera ere izango da. Bi modalitate horietako kirolariek 10:30ean irtengo dute. Hemen modalitate bakoitzaren gaineko informazioa.
Izena emateko epea domekan, urriaren 15ean bukatuko da.