Kanpoan jokatuko dute Fagor Industrialek eta Ford Mugarrik

Iker Oñate 2017ko urr. 12a, 09:30

Orain arteko bolada onari segida ematen saiatuko dira ibarreko bi taldeak; sailkapeneko goiko postuetan dira.

Asteburukoa atzean utzita, aurrera begira jarriak dira ibarreko Euskadiko senior mailako bi taldeak. Bada, Bilboko Jesuiten kiroldegian jokatuko dute Fagor Industrialeko mutilek, Universidad de Deusto-Loyola taldearen kontra. Zapatuan dute hitzordua, 19:30ean. Bide horretan, orain artekoari segida ematen saiatuko dira oñatiarrak; orain artean, jokaturiko bi partiduak dituzte irabazita; azkena, Limpieresol Corazonistas talde gasteiztarraren kontra: 22-19.

Arrasatearrek, berriz, domekan dute partidua, Bidasoaren aurka, 10:00etan hasita. Ford Mugarrik ere hasiera ona eman dio denboraldiari, sailkapeneko lehen postuan dira. Gaur-gaurkoz,  bi garaipen eta berdinketa bakarra dute erdietsita. Azken hori, aurreko astean, Ilcapo Hondarribia taldearen aurka; partidu amaieran 25-25 adierazten zuen markagailuak.

Bestalde, Gipuzkoako Bigarren Lurraldeko Txapelketari dagokionez, Munttarpe taldearen bisita jasoko dute bergararrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak